D ereduko ikasleek ez dute hizkuntza froga ariketarik egin beharko
sabel Celaa sailburuak zehaztu du hainbat arlotan (Lan Eskaintza Publikoetan kasu) ikasle horiek ez dutela egin beharko euskara menperatzen dutela frogatzeko ariketarik.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jakinarazi du D ereduan ikasten dutenek ez dutela titulu homologaturik jasoko zuzenean. Hala ere, hainbat arlotan (Lan Eskaintza Publikoetan kasu) ikasle horiek ez dute euskara menperatzen dutela frogatzeko ariketarik egin beharko.
Celaak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin egin du agerraldia Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean EAk hala eskatuta. Ikasketak euskaraz egin dituztenei hizkuntzaren ezagutza maila baloratzeko homologazioaren inguruan azalpenak eman ditu, Urgellek azaroan neurriaren berri eman ostean.
Gaurko agerraldian, Celaak esan du euskaraz ikasi dutenei (oraindik zehazteko dago B ereduko ikasleen kasua eta euskara jakiteagatik unibertsitatean emango duten kreditu kopurua) ez dietela titulu jakinik emango.
Horren ordez, euskararen ezagutza mailak (graduka sailkatuko dira, ikaslearen ikasketa mailaren arabera) beste era batera baloratuko dira. Arlo jakin batzuetan hizkuntzaren ezagutzari buruz egiten diren frogak kenduko dizkiete batzuei, sektore publikoan postu bat lortzeko azterketetan adibidez.
Sektore pribatuari dagokionez, bide berbera jarraitzeko aukera dute, baina ez dira behartuta izango, beraz, nahi duten titulua eskatzen jarraitu ahal izango dute.
Baldintzak
Oraindik ez dute erabaki zeintzuk izango diren ikasleek bete beharko dituzten baldintza zehatzak. D ereduan ikasten dutenak eta unibertsitateko karrera erabat euskaraz egiten dutenak behintzat, sartuko dituzte neurriaren onuradun gisa.
Baina oraindik ikusteke dago B ereduko ikasleak eta unibertsitateko eskola batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz egiten dituztenak sartuko ote dituzten.
2011ko azkeneko hiruhilekoan onartu nahi duten dekretua atzeraeraginezkoa izango den ere zehazteko dago.
Mailak
Unibertsitateko ikasleen kasuan, titulua jaso dutenek ez dute C1 mailako (EGA, irakaskuntzako PL2 edo Administrazio orokorreko PL3) euskara titulurik aurkeztu beharko
Batxilergoa egin dutenen kasuan, B2 mailaren pareko tituluen (Hezkuntzako PL1 eta Administrazio orokorreko PL2) onurak jasoko dituzte ikasleek. Azkenik, bigarren mailako hezkuntza euskaraz egin dutenek B1 mailaren pareko tituludunen (PL1 Administrazio orokorrean) trataera jasoko dute.

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Seguidores
Con la tecnología de Blogger.
Archivo del blog
-
▼
2010
(45)
-
▼
diciembre
(25)
- ROLLAK ESKOLAN
- IRAGARKI SUPER TXISTOSOA!!
- Emakumea Hezkuntzan
- D ereduko ikasleek ez dute hizkuntza froga ariketa...
- Emakume bat atxilotu dute Gironan bere bi semeak h...
- Emakumeak Unibertsitatean
- Hona hemen emakume batzuk esandakoa...
- Emakumea hezkuntzan. Gehiengoa bai, baina zertan?
- Zer egin behar dugu honi aurre egiteko???
- PUBLIZITATEAZ KOKOTERAINO DAGOEN BAT!!
- ¿Jasan behar dugu?
- Sexu Aldaketa Hezkuntzan: Josefaren Kasua
- MARIJO URRUZOLA ZABALZARI OMENALDIA
- MARIJO URRUZOLAK ARGITARATUTAKO LIBURUAK
- Emakumeen egoera lan munduan
- Gaurko Emakume Langileen Egoera
- El Florido Pensil filma
- Intermon Oxfam - Acceso a la Educación en Angola
- PUBLIZITATE SEXISTA GEHIAGO
- Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (...
- Emakumearen askatasun bidea zein ote?
- EMAKUMEAK ETIOPIAN
- BA AHAL DAKIZU?
- Hezkuntza 2.0
- PUBLIZITATE SEXISTA
-
▼
diciembre
(25)
- 1923
- aisialdia
- andereño
- axe
- contrato
- dohainik
- dove
- emakumea
- etxea
- greba
- hezkidetza
- IPUIN BUKAERA BERRIAK
- IRAGARKI MATXISTAK
- IRAGARKI TXISTOSOA
- kontratua
- maestra
- MAFALDA
- MAFALDA ETA MUNDUA
- MARIJO URRUZOLA ZABALZA
- MARIJO URRUZOLARI OMENALDIA
- publizitatea
- ROLLAK APURTU DITZAGUN
- sexismoa
- sexista
- urtxintxa
- xake mate
twitter ane

http://superhezkuntza.blogspot.com/ por Argia, Irantzu, Joana, Ane, Unai, Osane se encuentra bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
Basada en una obra en superhezkuntza.blogspot.com.
Permisos que vayan más allá de lo cubierto por esta licencia pueden encontrarse en http://superhezkuntza.blogspot.com/.
Twitter Irantzu
TWITTER ARGIA
Twitter Osane
BLOG ROLL
-
-
La mujer inmigrante cobra un 53% menosHace 15 años
-
APADRINAMIENTOSHace 12 años
-
-
Azken balorazioa...Hace 17 años
-
Poematxo bat!!!Hace 17 años
-
Indarrak batu!Hace 17 años
-
-
-
AMONA IPUINKONTALARIAKHace 7 años
0 comentarios:
Publicar un comentario