Bizkaiko Caritasek indarkeria matxistaren aurkako liburu bat argitaratu du.

“Señores, tenemos que hablar” da euskal gizarteko 18 gizon ospetsuek sinatutako liburua. Liburua Caritasek Bizkaian duen ordezkaritzak argitaratu du eta gizon horiek indarkeria matxistari buruz egindako gogoetak biltzen ditu. Liburuak “gizon eta emakumeen arteko harremanetan duintasun eta errespetuzko espazio anitza sortzea” du helburu.
Argitalpena Caritaseko emakume talde batek egin du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzarekin. Euskal gizarteko arlo desberdinetako gizonen parte hartzea izan du, arazoari buruz haien ikuspegi eta sentiberatasuna eman diotenak.
Hauek izan dira parte hartzaileak: José Luis Bilbao, Bizkaiko diputatu nagusia; Juan María Aburto, Gizarte Ekintzako diputatua; Iñigo Lamarca, Arartekoa; José Manuel Fínez, Justizia kontseilariordea, urrian zendua; Omer Oke, kazetari eta zinegilea; Miguel González, inmigraziorako  zuzendaria; Javier Vitoria, teologoa; Josu Montalbán, diputatu sozialista, Pablo Angulo, Innobasqueko zuzendari-batzordeko kidea; Javi Salgado eta Eneko Izkara, saski baloiko jokalariak; Javier Gutiérrez, Vidralako zuzendaria; Kepa Rekakoetxea, Bultz-Lan Consultingeko gerentea; Joseba Kerejeta, urpekaria; Sabin Anuzita, Osasun eta Kontsumoko Zinegotzia; Seve Calleja, idazle eta irakaslea; José Carlos Tamayo, eskalatzailea eta Mikel Ruiz, Bizkaiko Caritaseko zuzendaria.
Lehen argitalpen hau 500 alekoa izan da. Ez dute adierazi beste bat egingo ez dutenik.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores

Con la tecnología de Blogger.

twitter ane

Licencia Creative Commons
http://superhezkuntza.blogspot.com/ por Argia, Irantzu, Joana, Ane, Unai, Osane se encuentra bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
Basada en una obra en superhezkuntza.blogspot.com.
Permisos que vayan más allá de lo cubierto por esta licencia pueden encontrarse en http://superhezkuntza.blogspot.com/.

Twitter Irantzu

TWITTER ARGIA

Twitter Osane



http://www.fotosventa.com/