ROLLAK ESKOLAN

EMAKUME ETA GIZONEN ROLLAK, TOPIKOAK DIRENEAN EZ DIGUTE HEZKUNTZAN MESEDERIK EGITEN, EZ EMAKUMEARENTZAKO EZ ETA GIZONARENTZAKO ERE. BAKOITZA DEN MODUAN IZATEKO ASKATASUNA IZAN BEHAR DU! ROLLAK APURTU DITZAGUN!!!

IRAGARKI SUPER TXISTOSOA!!

IARAGARKIEKIN JARRAITZEN DUT, DUELA GUTXI BIDALI DIDATE, SUPER BARREGARRIA DELA ESANEZ, ONELAKO IRAGARKIAK EZ DUTE AZALEAN HUMOREA BAINO EZ. BAINA, MUTILAK GAUZA BATEAN BAINO EZ DUTELA PENTSATZEN ESATEN DIGU ETA EZ DANTZAN. GIZON BATEK EZIN DU BALETA EGIN GUSTUAGATIK SOILIK. DANTZA EGITEN BADU BERE GIZONKERIA UTZI BEHAR DU AGERIAN... IKUSI ETA HAUSNARTU!

Emakumea Hezkuntzan

D ereduko ikasleek ez dute hizkuntza froga ariketarik egin beharko

sabel Celaa sailburuak zehaztu du hainbat arlotan (Lan Eskaintza Publikoetan kasu) ikasle horiek ez dutela egin beharko euskara menperatzen dutela frogatzeko ariketarik.


Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jakinarazi du D ereduan ikasten dutenek ez dutela titulu homologaturik jasoko zuzenean. Hala ere, hainbat arlotan (Lan Eskaintza Publikoetan kasu) ikasle horiek ez dute euskara menperatzen dutela frogatzeko ariketarik egin beharko.
Celaak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin egin du agerraldia Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean EAk hala eskatuta. Ikasketak euskaraz egin dituztenei hizkuntzaren ezagutza maila baloratzeko homologazioaren inguruan azalpenak eman ditu, Urgellek azaroan neurriaren berri eman ostean.
Gaurko agerraldian, Celaak esan du euskaraz ikasi dutenei (oraindik zehazteko dago B ereduko ikasleen kasua eta euskara jakiteagatik unibertsitatean emango duten kreditu kopurua) ez dietela titulu jakinik emango.
Horren ordez, euskararen ezagutza mailak (graduka sailkatuko dira, ikaslearen ikasketa mailaren arabera) beste era batera baloratuko dira. Arlo jakin batzuetan hizkuntzaren ezagutzari buruz egiten diren frogak kenduko dizkiete batzuei, sektore publikoan postu bat lortzeko azterketetan adibidez.
Sektore pribatuari dagokionez, bide berbera jarraitzeko aukera dute, baina ez dira behartuta izango, beraz, nahi duten titulua eskatzen jarraitu ahal izango dute.
Baldintzak
Oraindik ez dute erabaki zeintzuk izango diren ikasleek bete beharko dituzten baldintza zehatzak. D ereduan ikasten dutenak eta unibertsitateko karrera erabat euskaraz egiten dutenak behintzat, sartuko dituzte neurriaren onuradun gisa.
Baina oraindik ikusteke dago B ereduko ikasleak eta unibertsitateko eskola batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz egiten dituztenak sartuko ote dituzten.
2011ko azkeneko hiruhilekoan onartu nahi duten dekretua atzeraeraginezkoa izango den ere zehazteko dago.
Mailak
Unibertsitateko ikasleen kasuan, titulua jaso dutenek ez dute C1 mailako (EGA, irakaskuntzako PL2 edo Administrazio orokorreko PL3) euskara titulurik aurkeztu beharko
Batxilergoa egin dutenen kasuan, B2 mailaren pareko tituluen (Hezkuntzako PL1 eta Administrazio orokorreko PL2) onurak jasoko dituzte ikasleek. Azkenik, bigarren mailako hezkuntza euskaraz egin dutenek B1 mailaren pareko tituludunen (PL1 Administrazio orokorrean) trataera jasoko dute.

Emakume bat atxilotu dute Gironan bere bi semeak hiltzeagatik

14:00ak aldera aurkitu dituzte bi haurren gorpuak eta Esquadra Mossoak ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira. Emakumeak semeak hil dituela aitortu du.

Esquadra Mossoek Britainia Handiko emakume bat atxilotu dute Gironan bere bi semeak hiltzeagatik. Hildak aurkitu dituzte haurrak Lloret de Mar herriko hotel batean. Semeak hil dituela aitortu dio emakumeak Esquadra Mossoei.
Emakumea oporretan zegoen Kataluinian seme-alabekin, eta antza denez, gaitz psikologikoak zituen, auziko iturrien arabera.
14:00ak aldera aurkitu dituzte bi haurren (umetxo bat eta 5 urteko neska bat) gorpuak, emakumeak hoteleko harrerara deitu ostean, baina larrialdietarako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Esquadra Mossoak ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, eta bihar edo etzi autopsia egingo diete umeei.

Emakumeak Unibertsitatean

Gero eta emakume gehiago daude unibertsitatetan, baina nahiz eta ikasle gehienak emakumeak izan "boterea" gizonek daukate.

http://www.nortecastilla.es/20090108/vida/mujeres-dominan-aulas-universidad-20090108.html

Hona hemen emakume batzuk esandakoa...

Clara Campoamor:
«Lan egin dut ondokoa lortzeko:
gizonek emakumeak leku guztietan
topa ditzaten eta ez soilik haien
bila joaten diren lekuetan»

Concepción Arenal:
«Ongiarekin lortzen
diren indarrak
ez dira batzen,
biderkatu egiten
dira»

Dolores Ibarruri,
La Pasionaria:
«Bete egin dut bizitza honetan nuen egitekoa.
Ezin gehiago eskatu. Emakumearen helburu,
irtenbide, asmo bakarra ezkontza zen, bizitza
triste, gris, penagarriarekin jarraitzea eta gure
amen esklabo izatea; egiteko bakarra semealabez
erditu eta haztea zen»

http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/32894.pdf

Margarita Nelken:
«Miseria konpontzeko modu
zuzenetako eta erradikaletako
bat lana goraipatzea eta duin
bihurtzea da. Laguntzak nola
banatu erabakitzea baino
garrantzitsuagoa da lana ondo
antolatzea, laguntza horien
beharrik ez izateko»

María de Maeztu
Whitney:
«Feminismoak, hasteko eta behin, honako esanahi
hau du nire ustez: alde batetik, emakumeak duen
eskubidea kultur lana eskatzeko; eta, beste alde batetik,
gizarteak duen beharra kultur lan hori emateko»

Seguidores

Con la tecnología de Blogger.

twitter ane

Licencia Creative Commons
http://superhezkuntza.blogspot.com/ por Argia, Irantzu, Joana, Ane, Unai, Osane se encuentra bajo una Licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
Basada en una obra en superhezkuntza.blogspot.com.
Permisos que vayan más allá de lo cubierto por esta licencia pueden encontrarse en http://superhezkuntza.blogspot.com/.

Twitter Irantzu

TWITTER ARGIA

Twitter Osane



http://www.fotosventa.com/